XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gau illuna izan dut, arraioa!.

Ene ametsak atseden pitin bat artzeko ere ez dit betarik eman.

Ramon! Zein ote dek Ramon ori?.

Ramon izeneko adiskiderik ez diat ezagutzen.

Etsairik ere ez, alegia.

Alajaña: Jesus, Mari ta Joxe!.

Lo itsusia, benetan.

Atzoko nekea gozatzerik ez baitut.

Ramon! Baiñon on ote dek, dalako Ramon ori?.

Ez dik, ez orixe, Jainko eder, ez dik ez bizitza alaia.

Naigabez betea, noski.

Etzakiat bordan nola bizi zan, baña andik atera ondoren, naiko buruko min izan dik.